Azken posta:
Espero bezala, lauhilekoaren amaiera iritsi da, eta, horrekin batera, blog hau. Oso lauhileko interesgarria iruditu zaigu, egiteko modua oso praktikoa izan baita. Zer egin dugun jakin dezazuen, hemen utziko dizuegu egindako jardueren laburpena!
Didaktika ikasgaiarekin hasteko, aniztasunaren gaiari ekin genion, eta, horretarako, irakasleak gai desberdinak jorratzen zituzten liburuen zerrenda bat eman zigun. Liburu horien artean, arreta gehien piztu ziguten hirurak aukeratu behar izan genituen, eta, ondoren, taldeko kide guztien artean bat irakurri. Behin hori eginda, IPUIN LANKETA egin eta blogera igo behar izan genuen. Jarduera amaitzean, ondorio bat atera genuen: denok ikasi genuen aniztasunaren esanahia, eta, gainera, hau ikasgelan nola tratatu baita ere.
Aniztasunaren gaia gure blogetan sartu ondoren, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza ikasgaian zehazki. Saio honetan, enpatia eta tolerantzia kontzeptuei buruz hitz egin genuen, hitz hauek landuz eta beraien esanahaia zein den ulertuz. Behin hau eginda, banaka HAUSNARKETA txiki bat egin behar izan genuen, saioan emandako gaiak azalduz eta gure esperientzia bertan islatuz.
Gainera, gehien kezkatzen gaituen gaietako bat jorratu izan behar genuen: emigrazioa eta immigrazioa. Klase honetan, gure hitzekin azaldu behar izan genituen bi hitz horien esanahia. Honetaz gain, hauek entzuterakoan zer nolako pertsonak etortzen zitzaizkigun burura adierazi genuen. Oso bitxia izan zen, denok edo ia guztiok koloreko pertsona bat marraztu genuelako, eta gainera, maila ekonomiko baxukoa zena. Amaitutakoan, HAUSNARKETA bat egin burutu genuen (Besteak eta ni II). Hau egin ostean, gizartea oso gaizki dagoela ondorioztatu genuen, beti pentsatzen baitugu kolorekoa izateagatik, maila ekonomiko baxukoa edota emigratzen duen pertsona dela. Esan genezake, hori, gizarteak sortu dizkigun aurreiritziak besterik ez direla.
Klaseak aurrera joan ahala, hainbat pertsona eta elkarte etorri dira gai oso desberdinei buruzko hitzaldiak ematera. Hauei esker, gehiago kontzientziatzen eta gai horiei buruzko ezagutza zuzena sortzen lagundu digute. Esate baterako, lehenengo hitzaldia KIKE AMONARRIZ-ek eman zuen. Hitzaldi honetan, euskara geroz eta ahaztuago dagoen hizkuntza dela konturatu ginen, eta euskararen garrantzia ulertzen lagundu zigun. Baina ez hori bakarrik, gainera, euskarak hezkuntza arloan duen garrantziaz ere mintzatu zuen. Hortik abiatuta, guk ondorioztatzen duguna honakoa da: zeinen garrantzitsua den euskara eskola-eremutik kanpo hitz egitea, egunetik egunera galtzen ari baita, gazteek eskolako ingurunean bakarrik hitz egiten baitute.
Eskola Inklusiboan hitzaldiekin jarraitzeko, BEGISARE taldea etorri zen. Erretinosi pigmentarioaz hitz egitera etorri zitzaigun elkarte bat izan zen. Saioa bi zatitan banatu zen: lehenengoa, neska bat bere esperientzia kontatu ziguen eta horri buruzko teoria ere eman zigun. Bigarren zatian, aldiz, entzundako guztia praktikan jarri genuen. 3D betaurrekoak eman zizkiguten eta ikusmen arazoak dituen jendearen larruan jartzeko aukera izan genuen. Hitzaldiaren amaieran, gai horien inguruan gizarteak informazio gutxi duela eta oso gutxi kontzientziatuta gaudela ohartu ginen. Konturatu ginen, halaber, beraiek ez direla arazoa, baizik eta gizarteak, pertsona hauei laguntza ez emateagatik egiten duela gaizki.
Beste egun batean, UNRWA elkartea etorri zen, eta Palestinako errefuxiatuek bizi duten errealitateaz hitz egin zigun. Hitzaldian, datu eta kontzeptu asko ikasi genituen, etorkizun batean erabilgarriak izango direnak. Baina, aipatu beharrean gaude, Mohammedek kontatu zigun errealitatea izan zela gehien hunkitu gintuena. Berak emandako diskurtsoarekin konturatu ginen, askotan errealidade paralelo batean bizi garela eta ez gara konturatzen zenbat sufrimendu bizi behar duten pertsona askok munduko beste lekuetan. Laburbilduz, bizitzeko lezioa eman zigun eta bizi dugun moduari buruz asko hausnartzera bultzatu gintuen.
Ondoren, Unrwaren tailerrarekin bat egiteko, IKERTZE ELKARTEKO KIDEAK etorri ziren. Haiekin bi tailer egin genituen, bata zinemari buruzkoa eta bestea arteari buruzkoa. Tailer honen helburu nagusia, artea haurrak komunikatzeko baliabide bat izan daitekela konturatu ginen, esate baterako, marrazketaren bidez, beren sentimenduak, kezkak eta abar adierazi dezakete.
Jarraitzeko, HITZKETA proiektua ikusteko aukera izan dugu. Proiektu honen helburua, haurrentzako olerki, liburu edota abestiak zabaltzea da, betiere euskara eta euskal kultura bultzatzeko asmoarekin. Web-gunea euskara ez dakiten pertsonentzat ere eskuragarri dago.
Amaitzeko, adierazi nahi dugu, eman ditugun klase guztietan jorratutako gaiak landu ondoren, eta izan ditugun hitzaldietatik hainbeste ikasi ondoren, modulu-lana egin ahal izan dugula. Jakina, hori ezinezkoa izango zen Joxemirekin egin ditugun jarduera guztiak, egin ez bagenitu. Argi dago, asko ikasi dugula irakasgai horretatik eta irakaslearengandik ere. Hau izan baita lana burutzeko gehien lagundu diguna. Amaitzeko, gure azken lana desberdintasunei buruzkoa dela aipatu nahi dugu. Asko kostatu zaigu narratiba digitalaren bidez zabaldu nahi dugun mezua lortzea. Argia eta zuzena izatea espero dugu, baina bideoaren alderdi asko ulertzeko, egile testua irakurtzea beharrezkoa da.
Hasieran esan dugun bezala, dena amaitzen da eta guretzat urte honen amaiera iritsi da. Jakina, une oso errazak eta oso une zailak izan ditugu. Une horietatik guztietatik ikaskuntza positiboa atera dugu eta etorkizunean irakasle izango garen aldetik, ikasten jarraitzea espero dugula. Nabarmentzekoa da aniztasuna oso gai interesgarria iruditu zaigula, eta etorkizunean lantzeko moduei buruz, aholku asko eramaten ditugula.
Carballa Perez, Maialen.
Fernández Ruiz, Jessica.
Fernández Sánchez, Laura.
García Pérez, Carla.
Hurtado Maniega, Laura.
Comentarios
Publicar un comentario