BESTEAK ETA NI... GERTU ETA URRUTI

 

BESTEAK ETA NI… GERTU ETA URRUTI

 

Aurreko saioetan landutako gaia aniztasuna izan da, eta azkeneko klasean tolerantziari eta enpatiari buruzko jarduerak egin genituen. Beraz, klaseko helburu nagusia besteen lekuan jartzeko dugun gaitasuna jakitea dela esan dezakegu.

 

Ariketa ezberdinen bitartez, termino hauen definizioa zein den ulertu eta barneratu dugu, azken finean pertsonekin lan egiten dituzten pertsonak pertsona enpatikoak eta toleranteak izan behar dira. Are gehiago, haur txikiekin lan egiten ditugun pertsonek jakin behar dugu zein garrantzitsua den ematen ditugun mezu guztiak positiboa izatea; haurrek entzuten eta ikusten dituzten mezuak berehala barneratzeko gaitasuna dituztelako. Horrez gain, errespetuaren garrantziaz hitz egin dugu, gure artean errespetuz jokatzea ezinbestekoa baita. Hortaz, kontzeptu hauei esker gure ikuspuntu kritikoa eraikitzeko aukera izan dugu.

 

Bestalde, zenbait bideo ikusi ditugu gazteen eta ertzainen artean gatazkak sortu baitira. Honen ondorioz, gure burua non kokatuko genuke azaldu dugu, hau da, zein izango litzateke gure eragile gertuena, alabaina, bien alderdi positiboak eta negatiboak zeintzuk diren aztertu ditugu. Egia esan, ariketa hau oso baliagarria iruditu zait; nahiz eta talde batekin ados ez egon, beraren alderdi positiboak zeintzuk izan daitezkeen pentsatzera ausartu naizelako. Honekin batera, baita alde egiten dudan taldearekin ikuspuntu negatiboak ikustera ere ausartu egin naiz.

 

Honen ondorioz, nola konpondu ditzazkegu sortutako gatazkak? Gelan elkarrizketaren garrantziaz ohartarazi ginen, izan ere, hitz egiten arazoak konpontzen dira. Baina, edozein pertsonarekin kafe bat hartzera ausartuko ginateke? Gelan egin genuen azkeneko jardueran, ezezagun batekin kafe bat hartzerako garaian gure eskakizunak zeintzuk diren argi ikusi genituen eta, honen ondorioz, gure tolerantzia maila zein den oso argi utzi genuen.

 

Horregatik, gelari amaiera emateko gure tolerantzia eta enpatia maila zein den neurtu genuen 1,2,3 eta 4 zenbakiak erabiliz. Gela bukatzean, errealitatean dugun tolerantzia, enpatia eta errespetu mailaz konturatu egin gara eta kasu batzuetan uste genuen baino baxuagoa izan da.

 

Honenbestez, emandako gai honi esker zenbait ondorioetara iritsi naiz: alde batetik, betidanik pertsona oso tolerantea eta enpatikoa naizela uste dut eta mantentzen dut. Hala ere, gure egoeraren arabera askotan pertsonen azalean jartzea asko kostatzen zaigu eta landu beharko ginatekeen gaia da. Bestetik, konfiantza ez dugun pertsona batekin eztabaida batean sartzen garenean oso zaila izaten da adostasun batera iristera. Horregatik, egoera nola kudeatu jakiteko beste pertsonen istorioa ezagutzea oso baliogarria iruditzen zait.

 

Hau guztia esan ondoren, emandako gaiak oso interesgarriak iruditu zaizkit eta horrelako klase dinamikoak egitea eskertzen dut.





Carla Garcia Pérez

Comentarios